Mozorro Show-arekin agurtuko ditugu gaur inauteriak

Berriketan 2022ko mar. 1a, 12:17

Gaur arratsaldean emango dira bukatutzat aurtengo inauterietako egitarauaren baitan antolatutako ekimenak, Gaztelekuak prestatutako Mozorro Show-arekin. Aurreko urteetan egin izan ohi duten moduan,…

Gaur arratsaldean emango dira bukatutzat aurtengo inauterietako egitarauaren baitan antolatutako ekimenak, Gaztelekuak prestatutako Mozorro Show-arekin. Aurreko urteetan egin izan ohi duten moduan, aurten ere Aldats pilotalekura daramate hitzordua Gaztelekuko kideek. 17:00etan hasiko da saioa.

Kaldereroak izan ziren aurtengo inauterietako lehen protagonistak, hilaren 19an, eta astebete beranduago abiatu ziren gainontzeko ospakizunak gurean. Kalejirak, txarangak, erronka-jolasak, mozorro-lehiaketa eta bestelako ikuskizunak ere izan dira aukeran azken asteburuan. Iazko etenaldiaren ostean, kolorez jantzita ikusi ditugu herriko kaleak eta bizilagunak. Laster izango dituzue irudi gehiago ikusgai berriketan.eus-en.