Miren Narbaiza eta Itziar Garaluceren ‘Meteo’ ikuskizunerako sarrerak zozkatu ditu Zuhatzak

Berriketan 2023ko ots. 7a, 09:00
Beatriz Zulaika izan da euskara elkarteak hilabetero antolatzen duen zozketako urtarrileko bazkide saritua; otsailaren 24ko emanaldirako sarrera bikoitz bat irabazi du.

2020. urtean Zuhatzak martxan jarritako bazkide kanpainaren harira sortutako dinamika da hileroko zozketa. Dinamika honen baitan, produktuak eta kultur saioetarako sarrera ezberdinak zozkatzen dira hilero-hilero eta, oraingoan, KulturEkin programazioaren baitan otsailean egingo den kultur emanaldirako sarrera bikoitz bat egon da jokoan. Kultur Elkartean izango da ikuskizuna, hilaren 24an, 22:00etan. Beatriz Zulaika zuhatzakidea izan da saritua.