Mendata institutuko aparkalekua zabalik dago jadanik

Berriketan 2022ko eka. 29a, 13:00

Aurreikuspena uztailaren 1ean zabaltzea bazen ere (abuztuaren 31ra arte), zabalik dago jadanik Mendata institutuko aparkalekua. Bertan aparkatu dezakete ‘bertakoak’ eta ‘udatiarrak’ TAO txartela dutenek. Egun osoan dago zabalik, ez du ordu mugarik eta doakoa da.