Mendata ikastetxe ondoko errepidean lanak egingo dira datozen egunotan

Berriketan 2022ko urt. 12a, 13:01

Bihar, osteguna, eta etzi, ostirala, Mendata ikastetxe ondoko errepide zatia asfaltatu egingo da. Eremu horretan kotxe asko irristatzen dira, eta horrela segurtasuna handitu egingo da. Lanak egin bitartean bidea itxiko da eta ezingo da aparkatu.