Gaur eguerdian zabalduko dute Artzabalgo hilerria

Berriketan 2022ko mar. 25a, 09:00

Artzabalgo hilerria martxoa amaitu baino lehen zabalduko zutela iragarri zuen Debako Udalak otsailean, eta martxoaren hasieran jakinarazi zuen, herritarrek beren etxeetan jasotako hilerriari buruzko informazioa biltzen duen argitalpenean, hilerri berria gaur, martxoaren 25ean, irekiko zutela ofizialki, 12:00etan.

Aurrez, hilaren 17, 18 eta 19an hilerria ezagutzeko aukera izan dute herritarrek, horretarako propio antolatutako bisita gidatuetan.

Udalak etxeetara banatu duen aldizkarian dago, halaber, hilerriari buruzko iritzia jasotzeko galdetegia ere. Galdetegia online ere bete daiteke helbide honetan: https://labur.eus/ArtzabalgoHilerriaDeba. Martxoaren 31ra arteko epean jasoko dira iritziak, paperekoak zein digitalak.