Martxan da bizitegi-egoera larrian dauden pertsonentzako neguko dispositiboa

Berriketan 2022ko aza. 25a, 11:15

Debako udalbatzak urriko ohiko osoko bilkuran berretsi zuen Mendaroko adinekoen udal-ostatu zerbitzua kudeatu eta erabiltzeko Mendaro, Elgoibar, Mutriku eta Debako udalen arteko lankidetza-hitzarmena.

Neguko dispositiboa laguntza intentsitate txikiko zerbitzua da, bazterkeria-egoeran dauden pertsonei eskaintzen zaiena, batez ere pasadizoko jendeari eta etxerik gabekoei. Finean, gaua igarotzeko baliabide bat da, berehalako izaera duena; gaua igarotzeko, mantenurako eta higiene pertsonalerako oinarrizko prestazioak eta laguntza eskaintzen dituzte bertan.

Guztira hamalau plaza arrunt eskaintzen dituzte, beste sei plaza garai hotzetan aktibatzeko eta beste lau egonaldi ertainetarako. Plaza horien osaera beharren arabera alda daiteke, eta eguraldi txarra dagoenean plaza gehiago eskainiko direla adierazi dute.

Zerbitzua 2023ko apirilaren 15era arte erabili ahal izango da, 20:00etatik 10:00etara.