Maiatzeko ‘Berriketan’ aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2023ko mai. 26a, 10:00
Herri aldizkariaren 284. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atarian. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekari guztiak ere bertan daude irakurgai.

Maiatzeko ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Antzerki Asteari buruzko gehigarri berezia, Mattin Urbieta fisikari debarrari egindako elkarrizketa, Debabarreneko Komunikazio Taldearen On Egin! gida gastronomikoa, ekainaren 16an eta 17an surfaren bueltan ospatuko den Debadaba Festari buruzko erreportajea, Oihana Irustaren Ikasleak eta medikuak kolaborazioa, maiatzaren 28ko hauteskundeek dakartzaten berritasunak… Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, betiko legez, hilabetekariak. Guztira 32 orrialde dauzka aleak.

HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.