Maiatzaren 1ean hasiko da TAO denboraldia Deban

Berriketan 2022ko api. 29a, 13:56

Maiatzaren 1ean hasiko da 2022ko TAO denboraldia, irailaren 30a bitartean. Bertakoen txartela etxean jasoko dute 2022ko urtarrilaren 1ean Deban erroldatuta dauden, ibilgailuaren zerga ordainduta duten eta zergak egunean dituzten herritarrek datozen egunetan.

Txartel berezien (lan txartela, udatiar txartela, ostatu txartela, …) eskaera Harrerako eta Udaltzaingoko udal bulegoetan  egin daiteke dagoeneko. Eskaera orriarekin batera txartelaren ordainagiria ere aurkeztu beharko da, bulegoan bertan edo emailez (info@deba.eus).

2021eko denboraldiaz egindako balorazioaren ondoren, ez da aldaketa nabarmenik aurreikusi 2022ko denboraldirako. Merkatuko aparkalekuko errotazio altuko gunean, aitzitik, aldaketa bat egin da, hiru ordutara luzatu baita egonaldia.

Informazio guztia biltzen duen liburuxka banatu da etxeetara orain dela aste batzuk. Hori bera udalaren webgunean ere ikusgai dago. Informazioa eta inprimakiak, hemen ikus daitezke.