Maddi Astigarraga Bergara finalista izendatu dute Illustraciencia sarietan

Berriketan 2022ko mar. 31a, 08:16

Illustraciencia sarietara aurkeztu eta 40 lagunen artean finalista aukeratu dute Maddi Astigarraga Bergara gaztea.

Illustraciencia Zientzia eta Naturako Ilustrazioen Nazioarteko Sariketa da eta Natur Zientzien Museo Nazionalak eta Komunikazio Zientifikorako Elkarte Katalanak antolatzen dute. 2009an hasi ziren antolatzen (hau du bederatzigarren edizioa) zientzia eta natura arloko profesionalen lana zabaldu, saritu eta laguntzeko asmoz.

Sariketak badu beste helburu bat ere, ordea, zientzia gizartera gerturatzea; horregatik, finalista suertatzen diren 40 sortzaileen lanekin erakusketa ibiltaria antolatzen dute, gero ikusgai izaten dena hainbat museo eta kulturgunetan. Horrez gain, erakusketaren katalogo birtual bat ere sortzen dute eta ikastaroak, tailerrak eta abar ere antolatzen dituzte. Sariketaren bi saridun nagusiek 800 euro jasoko dituzte.