Liburutegia eta Turismo bulegoa ordutegi bereziarekin udan

Udan ordutegi bereziarekin daude zabalik bai Ostolaza Udal liburutegia bai Turismo bulegoa.

Udal liburutegiari dagokionez, irailaren 12ra arte ordutegi bereziaz izango da zabalik (astelehenetik ostiralera). Helduen liburutegia 9:00etatik 14:00etara dago zabalik. Haur eta gazteen liburutegia, bi eta sei urte bitartekoentzat, 10:00etatik 11:00etara; eta, zazpi eta hamabost urte bitartekoentzat, berriz, 10:00etatik 13:00etara.

Abuztuaren 15, 16, 17 eta 18an, San Roke jaiekin batera, itxita egongo da liburutegia.

Turismo bulegoa astelehenetik larunbatera dago zabalik, 10:00etatik 15:00etara goizez eta 16:00etatik 19:00etara arratsaldez. Igande eta jaiegunetan, berriz, goizez soilik dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara.