Liburuaren eguneko ekitaldiek aurrera darraite

Berriketan 2022ko api. 28a, 12:55
Apirilaren 26an izan zuten segida ekitaldiek, Luzaro Eskolak antolatzen duen Debako II. Euskarazko Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketen sari-banaketa izan baitzen 11:00etan udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ekimen horren bitartez gaztetxoak liburuen mundura erakarri nahi dira, irakurzaletasuna eta idazteko gaitasuna sustatuz.

Batetik ilustrazio lehiaketa izan zen, bestetik irudi horiei lotuta sortutako ipuin lehiaketa eta azkenik, ipuin lehiaketa librea. Hona hemen sariak jaso zituztenen berri:

Ilustrazioari dagokionez, A mailan (HH5) Ane Mantzizidor Arratibelek jaso zuen bigarren saria, lehenengoa, berriz, Lur Zangitu Lasak. B mailan (LH1) Ander fuentesek eskuratu zuen bigarren saria, eta lehenengoa Ane Iraolagoitiak. Azkenik, D mailan (LH2) Sara Agirrezabalarentzat izan zen bigarren saria, eta lehenengoa Laia Emazabalek eskuratu zuen.

Ilustrazioekin ipuinak sortzea zen lehiaketaren bigarren atala. Hona hemen zeregin horretan nagusitu zirenak: D mailan (LH3) bigarren saria Naroa Albizuren Patxi eta Aitor lanarentzat izan zen; lehenengoa, Noa Gartziaren Arrain denak ez dira berdinak lanarentzat. E mailan (LH4) Mikel Aranberri Lopezek jaso du bigarren saria Arrain dentistaren arazoak lanarengatik; lehenengoa, Lide Agirrezabala Unzetabarrenetxeak Marrazoa eta arrain iheslariak lanari esker.

Ipuin lehiaketa libreari dagokionez, F mailan (LH5) Maren Gamarrak eskuratu du bigarren saria Hobe Kasi lanari esker; lehenengoa, Leire Mendizabalek Herensugearen kondaira lanarekin. Eta, azkenik, G mailan (LH6) Ainhoa Gaillard Basterretxearentzat izan da bigarren saria Basoko Itzalak lanarekin; lehenengoa, Izaro Oneka Urkiarentzat Lainoaren sekretua lanari esker.

Bestalde, ekitaldi horri lotuta, maiatzaren 1ean sarituak izan diren ipuinen kontaketa izango da 12:00etan Kultur Elkartean.