LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar

Berriketan 2022ko eka. 27a, 09:30
Bihar, ekainak 28, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna izaki, hainbat ekimen egingo dira Deban aniztasunaren aldeko aldarria kaleetan zehar zabaltzeko.

Goizez, 10:00etatik 13:00etara, ume eta gaztetxoentzako tailerrak izango dira Kolore Anitzen eskutik (txapak egiteko txokoa, aurpegia margotzea, LGTBI murala eta marrazketa-txokoa), Foruen plazan.

Arratsaldez, berriz, 18:00etan, Debako kontalariak izango dira Kultur Elkartean, eta, 19:00etan, berriz, elkarretaratzea izango da Foruen plazan.