“Landa emakumeak eta bizikidetza” sormen-lehiaketan saritu dute Nerea Loiola Pikaza

Berriketan 2022ko mar. 28a, 08:16
Landa emakumeak eta bizikidetza sormen-lehiaketaren lehen saria lortu du Nerea Loiola Pikazak 25-55 urte artekoen kategorian.

Lehiaketa Landaola federazioa osatzen duten Gipuzkoako sei Landa Garapenerako Elkarte (tartean da Debemen) sustatzen ari diren Landa emakumeak gara proiektuaren baitan dago. Gipuzkoako landa eremuko emakumeen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzea du proiektuak helburu eta lehen urratsa du sormen-lehiaketa. Honen bidez, Gipuzkoako emakumeak landa eremuaren, bertako emakumeen eta bizikidetzaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi izan dituzte.