'La levedad' liburuaz jardungo dira Irakurketa Klubaren hurrengo saioan

Berriketan 2022ko ots. 16a, 11:34

Catherine Meurisseren La levedad liburua landuko da Irakurketa Klubean egingo den hurrengo saioan, otsailaren 28an (astelehena), Ainhoa Aldazabalen gidaritzapean. Saioa 19:00etatik 20:30ak bitartean izango da eta, bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da eta saioan landuko den liburua norberak ekarri beharko du. 16 urtetik gorakoentzat da.

Harremanetarako: 943192560 eta ostolaza@deba.eus.