Kaldereroen desfilea prestatzeko entseguekin hasi dira

Berriketan 2022ko ots. 7a, 11:02

Datorren otsailaren 19an, larunbata, Kaldereroen kalejira izango da Deban eta dagoeneko abian dira saioa prestatzeko dantza eta abestien entsegu irekiak. Hilaren 5ean egin zen lehenbiziko saioa, eta datorren larunbatean, otsailaren 12an, egingo da bigarrena. Hitzordua Luzaro ikastetxean izango da, 11:00etatik 13:00etara.

Hilaren 19an Agirre jauregiko plazan elkartuko dira, 19:00etan, eta ordu erdi beranduago abiatuko da kalejira kaleetan zehar. Nolanahi ere, antolatzaileek gogorarazi dute entsegurik gabe ere har daitekeela parte kalejiran eta bertan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Orain bi urte ere egin zen Kaldereroen desfilea herriko kaleetan, hamarnaka lagunen parte-hartzearekin. Ohitura zaharra berreskuratzeko ahaleginean elkarlanean ari dira Gure Kai E.D.T. taldea, Udala, Goaz, Kalean Kantuz, Aitzuri abesbatza, Musika Banda eta, besteak beste, Musika eta Dantza eskolako kideak ere.