Jon Fano pentsiodunen inguruko hainbat gaiz jardungo zaigu bihar emango duen hitzaldian

Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduko kidea da Jon Fano eta bihar, urtarrilaren 20an, 18:00etan Kultur Elkartean izango dugu, pentsiodunen inguruko hainbat gai mintzagai hartuta.
Fanok bihar ahotan hartuko dituen gaiak honakoak izango dira: pentsioen egoera, osasungintza, lan-erreforma eta pentsiodunen mugimenduaren egoera.
Deba-Itziarreko Pentsiodunen Taldeak antolatu du hitzaldia.