Jolas berriak jartzen dihardute Osioko haur-parkean

Berriketan 2022ko mar. 29a, 18:00

Orain dela bi aste hasi ziren Osioko haur-parkea garbitzen udal langileak, eta jarri dituzte dagoeneko hainbat jolas berri. Izan ere, badira hilabete batzuk patinetean aritzeko U-a kendu zutela, auzokideek hura erabiltzean sortzen zen zarata zela eta beren ezinegona adierazi eta gero. Beraz, jolas berriak jartzeaz gain, orain, leku gehiago dagoenez, futbolean aritzeko dagoen gunea zabaldu eta lurra txukundu ere egingo dituzte.