Itziarren ere prest 22. Korrikaren lekuko-eramaleen zerrenda eta egitaraua

Berriketan 2022ko api. 1a, 13:14

Hamabost lekuko-eramaleren zerrenda aurkeztu du Itziarko Korrika Batzordeak. Itziarko Hostaletik Arroa Beheko gasolindegira doan tartean, Itziarko eragile, enpresa eta norbanako ezberdinek eramango dute 22. Korrikaren lekukoa.

  • Mikel Zabala-Itziarko zentroa (Itziarko Hostala)
  • Mirari Urain-Guraso Elkartea (Kanalako kruzea)
  • Anttoka eta Aiert-Donibane Elkartea (Donibane Elkartea)
  • Jare eta Maren-Itziarko Hostala (Kanalako bidegurutzea)
  • Imanol eta Joseba-Goimek (Etxeberriko biribilgunea)
  • Maider Lopetegi-Itziarko Auzo Udala (Ibizar)
  • Ione eta Goretti-Andutz Dantza Taldea (Usabiartzako lehenengo jaitsiera)
  • Amaia-Santuaran jatetxea (kantera)
  • Jare Bengoa-Bikain jatetxea (Erleteko bidea)
  • Sara Osa (Errotaberriko bihurgunea)
  • Unax eta Elene Arratibel (zuzengunea)
  • Txori Mari Zelai (txatartegia)
  • Jose Ramon Ziolar-Peria Batzordea (Elurkuako bihurgunea baino lehen)
  • Marin eta Eider (Gorrixeneko bihurgunea)
  • Itziar Maixo, Ximone eta Ander Z. (Sakonberri)

Bide batez, Batzordeak Korrikaren bueltan antolatutako ekimenen egitaraua ere aurkeztu berri du. Korrika Txikiarekin hasiko da egitaraua, apirilaren 7an (osteguna), 17:30ean. Ondoren, kalejira egingo da herriko trikitilariekin iluntze partean. Eta, euskararen aldeko ekimen herrikoiari ongi etorria egin aurretik, afari girotua egingo da Hostalean (bertsolariak, mikrofono irekia…). Menua 15 euroan eskainiko da eta aurrez egin behar da erreserba (943 19 90 61 telefono zenbakira deituta, apirilaren 6a baino lehen).

00:40ean hartuko dute lekukoa itziartarrek, Hostaleko biribilgunean bertan.