Itziarko jubilatuek irteera egingo dute bihar Gasteizera

Berriketan 2022ko uzt. 8a, 09:00

Bihar, uztailak 9, Itziarko Jubilatuek irteera egingo dute Gasteizera egitarau oparoarekin.

Goizeko 9:00etan Kanala ondoko markesinatik abiatuta, egun osoko plana osatu du Itziarko Auzo Udalak jubilatuek egun ederra pasa dezaten Gasteizek eskaintzen duena ikusiz eta dastatuz.

Gasteizko katedrala bisitatuko dute lehendabizi. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute El Portalón jatetxean. Segidan, hirian zehar ibili eta hura ikusteko denbora librea izango dute. Azkenik, eguerdian, Iturrieta sagardotegian izango da txangoari amaiera emango dion bazkaria.