Iruleak Emakume Pilotarien Pala Azkarreko txapelketa

Berriketan 2022ko ots. 5a, 11:27

Martxoaren 13an, goizez, eta M8aren bueltako ekitaldiekin bat eginez, urteko lehenengo Pala Azkarreko txapelketa jokatuko da Aldats pilotalekuan. Hori dela eta, Iruleak Emakume Pilotarien taldeak dei egiten du bertan parte hartzera. Txapelketan parte hartu nahi izanez gero, 685755074 telefono zenbakian eman behar da izena. Bikotekidea topatuta (bikoteko urte kopuruek, batuz, ezingo dute 80ko muga pasa) edo bakarka har daiteke parte.