Irailaren 23ra arteko epea dago alokairurako diru-laguntzak eskatzeko

Berriketan 2022ko uzt. 18a, 08:00

Debako Udalak jakinarazi duenez, udalerrian etxebizitzak alokatzeko laguntzak emateko programaren laguntzen oinarri arautzaileak Debako Udaleko Osoko Bilkuran onartu, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, uztailaren 15etik irailaren 23ra bitarte eska daitezke laguntzak aurten.

Diru-laguntzen onuradunak izango dira, jarraian aipatzen diren baldintza zehatzen bat betetzen duten pertsona edo bizikidetza-unitateak:

  • 35 urte bitarteko adina izatea, bizikidetza-unitatea osatzen duten menpeko adin txikikoak salbuetsita. Diru-laguntza 36 urte betetzen diren hilaren aurreko hilabetera arte onartuko da.
  • Mugikortasun urria duten pertsonak (7 eta 10 bitarteko puntuak), bai eta ezgaitasun absolutua duten pertsonak ere. Mugikortasun urria edo ezgaitasun absolutua egiaztatzeko beharrezkoa den txosten teknikoa kudeatze prozesuan duten eskatzaileen eskaera onartua izango da, betiere diru-laguntza eman aurretik aipatutako dokumentazioa aurkezten badute.
  • Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak (sententzia judizial irmoa izan behar dute).
  • 70 urtetik gorako pertsonak.
  • Alargunak.

Eskaerak udaletxeko harreran edota erregistro elektronikoan aurkeztu behar dira. Oinarriak hemen kontsulta daitezke bere osotasunean. Eskaera-orria ere hemen duzue eskura.