Ipuin-kontaketa herrikoiak itxi zuen euskararen aldeko hamabostaldia

Berriketan 2021ko abe. 14a, 12:40

Ekintza batzuk eguraldi eskasaren ondorioz bertan behera laga behar izan dituzten arren, azkenean Euskeraz Bagera programazioari amaiera koloretsua ematea lortu dute antolatzaileek. Larunbatean musika kontzertua izan zen Gaztetxean eta igandean, berriz, ipuin-kontaketa herrikoia egin zen Kultur Elkarteko plazan.

Musika larunbatean eta ipuinak biharamunean; adin ezberdineko herritarrei zuzendutako bi proposamen koloretsurekin eman zaio amaiera aurten Zuhatza elkarteak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatu duten Euskeraz Bagera hamabostaldiari.

Igande eguerdiko ipuin-kontaketa familia-giroan egin zen Kultur Elkartean. Ohiko ipuin-kontalariei beste herritar batzuk ere batu zitzaizkien oraingoan eta ipuinek, asmakizunek eta zuzeneko musikak jantzi zuten ekimena.