Inauterietako bilduma osatzeko argazki bilketa egingo du BERRIKETANek

Berriketan 2023ko ots. 16a, 12:00

Argazkiak bidaltzeko azken eguna astelehena (otsailak 20) da. Argazkiak berriketan@zuhatza.com helbide elektronikora edo 632 04 33 22 telefono zenbakira bidaltzea eskatu dute.

Herri aldizkariak inauterietako argazki ezberdinekin osatu nahi du otsaileko alea eta, beste urte batez, argazkiak bidaltzeko eskatu die herritarrei. “Argazki bilduman sartzeko argazki eske dator oraingoan BERRIKETAN. Atera argazkiak, horiek guri helarazi eta gustura kaleratuko ditugu”, azaldu dute aldizkariko kazetariek.

Jakitera eman dutenez, jasotako material guztia webguneko argazki galerian zintzilikatuko dute. Irudi horietako batzuk, gainera, aldizkarian argitaratuko dituztela aurreratu dute. “Jasotako argazki guztien artean hautaketa egingo dugu, eta horiek hurrengo aldizkarian argitaratuko ditugu”.

Nahi duten guztiek parte hartu dezakete deialdian, eta bakoitzak nahi beste argazki bidaltzeko aukera edukiko du. Argazkiak, gainera, aurtengoak eta Deban edota Itziarren ateratakoak izan behar direla gogora ekarri dute aldizkariko kideek. “Inauteriekin lotura duten edozein ekitalditakoak izan daitezke”, gaineratu dute. Argazkiak bidaltzen dituztenek, gainera, argazki horiek webgunean zein aldizkarian argitaratzeko baimena ematen dutela ulertuko dela adierazi dute.

Argazkiak berriketan@zuhatza.com helbide elektronikora edo 632 04 33 22 telefono zenbakira (Whatsapp bidez) bidaltzea eskatu dute. “Helarazten dizkiguzuen irudiek kalitate nahikoa izatea eskatzen dizuegu. Hau da, Whatsappez bidaltzen badira, argazkiek kalitatea galtzen dutela ohartarazten dizuegu”. Argazkiarekin batera, nahi izanez gero, egilearen izen-abizenak bidaltzeko aukera ere egongo da.

Argazkiak bidaltzeko azken eguna astelehena (otsailak 20) da; kazetariak aldizkaria amaitzen egongo dira egun horretan eta, guztia errazte aldera, argazkiak 12:00ak aurretik bidaltzea eskatu dute. “BERRIKETAN aldizkariko lantaldeak aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkie deialdiarekin bat egingo dute herritarrei”.