Iñaki Saenzek irabazi du Zuhatzak antolatutako urteko lehen zozketa

Berriketan 2022ko urt. 29a, 15:19

Zuhatza Euskara Elkarteak hilabetero antolatzen duen zozketako urtarrileko bazkide saritua Iñaki Saenz izan da.

Zuhatza Euskara Elkarteak 2020. urtean martxan jarritako bazkide kanpainaren harira sortutako dinamika da hilabeteroko zozketa. Elkarteko bazkideen partetik jasotako iritziak direla eta zozketa kanpaina luzatu eta aurrerantzean ere jarraituko du sari ezberdinak banatzen. Dinamika honen baitan, produktu eta kultur saioetarako sarrera ezberdinak zozketatzen dira hilero-hilero. Abenduan, Yurrita markako arrain-kontserba sorta zozketatu zen eta oraingoan Zuhatza Euskara Elkartearen produktu sorta.