Iker Agirrezabalak muturreko urpeko arrantzari buruzko hitzaldia eskainiko du Eibarren

Berriketan 2023ko urt. 13a, 09:53

Arrantzale debarrak berak egindako muturreko urpeko arrantza bidaien inguruan jardungo du urtarrilaren 19an, 19:00etan, Eibarko Arrate Kultur Elkarteko lehen pisuan.

Eibarko Klub Deportiboak antolatutako ekitaldian, Kantauri itsasotik hasi eta Amerikako kontinentearen beste aldera iristerainoko ibilaldiak izango ditu hizpide Iker Agirrezabalak, “Nikaragua eta Costa Rica bezalako herrialdeetatik igaro eta Mexikoko uretatik egindako azken bidaiarekin amaitzeko”.

Arrantzale debarrak bideoak eta irudiak uztartuko ditu hitzaldian, bertaratutakoek “paradisu haietan izandako arrantza-bidaiez eta bizipenez” gozatu dezaten.