Ikasturtea bukatu aurretik bi saio egingo ditu Irakurketa Klubak

Berriketan 2022ko mai. 16a, 11:18

Uda hasi aurretik bi saio egingo dira Irakurketa Klubean. Maiatzaren 25ean, asteazkena, Bertold Arrietaren Gezurra berdaderoa liburua izango dute hizpide Ostolaza Udal Liburutegian, Asier Serranoren gidaritzapean. Ekainaren 2an, berriz, Ainhoa Aldazabalek dinamizatuko du Astrid Lindgrenen Los hermanos Corazón de León liburuaren gaineko solasaldia.

16 urtetik gorakoei zuzendutako ekimena da. 19:00etatik 20:30ak bitartean izaten dira saioak eta, bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian. Landuko den liburua norberak eraman beharko du solasaldira. 

Harremanetarako: 943192560 / 697444074 eta ostolaza@deba.eus.