Ikasturtea abiatu dute mintzalagunek

Berriketan 2021ko aza. 8a, 11:22

Azken hilabeteotan hasi dira biltzen Debako mintzalagun taldeak. Aurreko urteetako dinamika mantenduz, urrian zabaldu zen egitasmoan izena emateko epea eta momentuz hiru talde daude martxan: lehenengoa astelehenetan 15:00etan elkartzen da, bigarrena ostegunetan 17:45ean, eta hirugarrena ostiraletan 11:00etan. Dena dela, oraindik ere egin daiteke bat egitasmoarekin; izen-ematea doakoa da eta ikasturte osoan dago irekita. Zuhatza elkarteak kudeatzen du programa, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean.

Astean behin ordubetez elkartzen dira taldeak paseoan, kafetegian, parkean… aisialdian euskaraz aritzeko. Parte hartu nahi dutenek Zuhatza Euskara Elkartearen bulegora jo beharko dute. Deitu 943 19 13 83 telefonora, idatzi koordinatzailea@zuhatza.com helbidera edo bete izen-emate fitxa labur.eus/Zuhatza_Deba helbidean.