Hondartzan agertu diren organismo gelatinosoek pertsonei ez diete kalterik eragiten

Berriketan 2022ko uzt. 15a, 10:00

Azken egunotan, Debako hondartzan bezala, Mutrikun eta Zumaian izaera gelatinosoa duten organismo batzuk, medusen antza dutenak, antzeman dira.

Horietaz galdera egin ostean, Osasun Publikotik Debako Udalari jakinarazi diote osasunean ez dutela inolako eragin kaltegarririk. AZTIk Tunikatu familiaren parte diren salpa gisa identifikatu ditu.