Hizkuntzen erabileraren kale neurketaren emaitzak aurkeztuko dituzte

Berriketan 2022ko ira. 20a, 11:08

2021ean egindako hizkuntzen kale erabileraren neurketaren emaitza ostegunean (irailak 20) aurkeztuko dute. 18:30ean hasita, Soziolinguistika Klusterrak udaletxeko bilkura aretoan aurkeztuko ditu Debako datuak.

Udalak antolatutako jendaurreko ekitaldia irekia izango da, eta herritar guztiak bertaratzera gonbidatu dituzte.

Soziolinguistika Klusterrak joan den ekainean aurkeztu zituen Euskal Herriko hainbat herritan egindako kale neurketaren emaitza orokorrak, baina Deban osteguneko aurkezpenean zabalduko dituzte herrian egindako kale neurketa horren emaitzak. 2016an egin zuten hizkuntzen kale erabileraren aurreko neurketa, eta duela sei urteko hartan, eskualdeko herritarren %26,5ak euskaraz egiten zuela izan zen neurketaren emaitza. Iazko emaitzarekin alderatuta, ordea, bost urtean %2,2ko jaitsiera (%24,3) izan duela ondorioztatu du neurketak.