Kartelak aurkezteko epea amaituta, Udalak jakinarazi du bost lan izan direla lehian aurtengo sariketan. Horietako lau aukeratu ditu Willy Berasaluzek, Nora Mugerzak eta Uxue Sanchok osatutako epaimahaiak eta egunotan jendaurrean aurkeztuko dituzte, herritarrek boto bidez hautatu dezaten kartel irabazlea, 2022ko San Roke festak iragartzeko baliatuko dena.
Gaurtik hilaren 12ra arte (asteartea) egongo da bozkatzeko aukera, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Gaur (ostirala), bihar (larunbata), astelehenean eta asteartean, 18:00etatik 20:00etara eman ahal izango da botoa; igandean, berriz, 12:00etatik 14:00etara.