Haurrentzako pista-jolasa prestatu du biharko Kolore Anitz Aisialdi Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2022ko mai. 12a, 11:56

Debarren Egunerako egitarauari bere ekarpena egin nahian, Zuhatza Elkarteko Kolore Anitz taldeak pista-jolasa egingo du bihar, ostirala, arratsaldean. Udaletxeko arkupeetan bilduko dira partaideak (bi txandatan banatuta, adinaren arabera) eta herriko kaleetan zehar arituko dira gero jolasean. Lau begiralek gidatuko dute ekimena.

Bihar, HH5eko eta LH1-2ko ikasleek 16:30ean daukate jarrita hitzordua udaletxeko arkupeetan. Bertan emango diote hasiera arratsaldea giro onean pasatzeko prestatutako pista-jolasari; ondoren, kaleetan zehar ezkutatuta dauden pistak asmatzea izango dute erronka. Parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, baina gurasoekin batera aritu beharko dute jokoan txanda horretako umeek.

Bigarren txanda LH 3-4-5-6ko haurrei zuzenduta egongo da; 17:30ean hasiko da haientzako prestatutako jolasa, udaletxeko arkupeetan.