Harrera beroa egin zaio folklore jaialdiari

Berriketan 2021ko urr. 26a, 11:36

Gure Kai Euskal Dantzari Taldeak bi urtetik behin antolatzen duen uztaileko folklore jaialdia aurrera eramatea ezinezkoa izan da aurten, COVID-19 pandemiaren ondorioz. Horren ordez, pasa den urriaren 23an, trokeo dantzen jaialdia eskaintzeko aukera izan zuten, herriko kultura bultzatu nahian. Haiekin batera Eibarko Kezka Dantza Taldea, Portugaleteko Elai Alai, Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldea eta Deba Musikal musika eta dantza eskolako ikasleak aritu ziren oholtza gainean.

Jaialdia ikusteko gonbidapen guztiak agortu ziren, eta giro ederra sortu zen karpan. Gure Kaiek eskerrak helarazi nahi dizkie jaialdira hurbildu ziren guztiei, baita saioa aurrera eramatea posible egin zutenei ere.