Hamar odol-emailek jaso dute esker oneko omenaldia herrian

Berriketan 2021ko abe. 7a, 18:34

Gipuzkoako odol-emaileak omendu zituzten pasa den azaroaren 28an, ekitaldiak herriz herri eginez, eta hamar lagunek jaso zituzten intsigniak eta esker onak geurean.

Eman duten odolaren arabera omendu dituzte. Aitortza jaso dutenen zerrenda hauxe da: 25 aldiz ematearren, Leire Agirrebeña, Zigor Artamendi, Miren Itziar Egidazu, Oier Iriondo eta Arkaitz Osa; 50 aldiz ematearren, Juan Jose Alcelay; 60 aldiz ematearren, Kontxu Ostolaza; 75 aldiz ematearren, Jose Maria Balzola eta Dabi Sagarna; eta, azkenik, 80 aldiz odola ematearren Inma Alberdi.
Odol-emaileak omentzeaz gain, odola ematearen garrantzia nabarmentzeko ere antolatu ohi du ekitaldia Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak.