Hamaika ekimen aukeran, Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan

Berriketan 2023ko api. 21a, 12:04
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, gaurtik, apirilaren 21etik hilaren 25era bitarteko egitarau berezia antolatu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean. Haurren ipuin lehiaketaren sari banaketa, liburu azoka berezia, mikro irekia edota Ruper Ordorikaren kontzertuak izango dira, adibidez, aukeran.

Gaur bertan, hilaren 21ean (ostirala), eman zaie hasiera ekitaldiei, 11:30ean Osoko Bilkuren gelan egin den III. Ipuin eta ilustrazio lehiaketaren sari banaketarekin. 19:00etan VII. Deba ehun hitzetan lehiaketaren sari banaketa egingo da Kultur Elkartean.

Bihar, apirilak 22, egun osoko egitarau berezia izango da Kultur Elkartean. 11:00etan liburu azoka eta mikro irekia egongo da. Gauean aldiz, Ruper Ordorika kantariaren emanaldia.

Apirilaren 23an, igandean, Ipuin Kontalarien saioa egingo da Kultur Elkartean ipuin eta ilustrazio lehiaketan saritutako lanak oinarri hartuta. Iluntzeko 19:00etan, Ruper Ordorikak bigarren emanaldi bat emango du eguna borobiltzeko.

Egitarauari apirilaren 25ean emango zaio amaiera Udal liburutegian egingo den Irakurketa Klubaren saioarekin.