Gure Giroren azken ekimenek herriko kultur eszena saretzen jarraituko dute

Berriketan 2022ko uzt. 26a, 09:00

Zinema, musika, tailerrak, irteera gidatuak… askotariko hitzorduak ditu bere baitan uztailaren 3tik 30era bitartean burutzen ari den Gure Giro programazioaren bigarren edizioak. Kultur Elkartea, Debako Gazte Asanblada, Jazzez Blai, Debadezine eta Zuhatza Euskara Elkarteak elkarlanean osatutako egitaraua du ardatz egitasmoak.

Azken hiru ekimenez gozatzeko aukera bada oraindik. Bihar, uztailak 27, Asteazken Akustikoetan, Itsaso eta Martina bikoteak kantaldia eskainiko du 22:00etan, Gaztetxean.

Hilaren 28an, osteguna, udako zinemaren baitan, Delicioso filma ikusi ahal izango da, 22:00etan, Kultur Elkarteko plazan.

Eta, azkenik, uztailaren 30ean, larunbatarekin, Atalayas balleneras izeneko irteera gidatua izango da Mendatako bale-talaiara Alex Turrillasen eskutik 10:00etan, Itxaspe kanpinetik abiatuta. “Balearen ehiza eta merkataritza Debako ekonomiaren lau hanketako bat izan zen iraganean; kulturaz jantzitako goiz ederra pasako dugu”, Turrillasen hitzetan.