Guardiara irteera antolatu du Arbil jubilatu elkarteak

Berriketan 2022ko ira. 16a, 13:01

Arabako Errioxako herria asteazkenean (irailak 21) bisitatuko dute. Herria ezagutzeko bisita gidatua egingo dute, eta nahi duenak XVI. mendeko lurpeko upategi bat bisitatzeko aukera edukiko duela jakitera eman dute.

Pertsona bakoitzeko 35 euro ordaindu beharko da, eta poteoan ibiltzeko eta bazkaritako tartea hartuko dutela aurreratu dute.

Irteeran parte hartu ahal izateko izena eman behar da aldez aurretik. Horretarako azken eguna astelehena (irailak 19) da; egoitzako bulegoa 11:00etatik 12:30era egongo da zabalik. Elkarteko kideek ohartarazi dute soilik 10:30etik aurrera ilaran daudenak kontuan hartuko dituztela. “Aurretik daudenak ez dira kontuan hartuko”.

Ohi modura, autobusa egongo da. Lehen geldialdia Itziarren egingo dute; 08:15ean jarri dute hitzordua. Ondoren, Debako bizilagunen txanda izango da; 08:30ean zumardian (hondartza sarreran) ipini dute hitzordua.