Gozatuz programaren ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik ere

Berriketan 2021ko urr. 21a, 18:20

2021-2022 ikasturterako, 16 urtetik beherakoentzako eta gorakoentzako hainbat ikastaro jarri dira dagoeneko abian. Lehenengo multzokoek antzerkia, argazkilaritza, pintura, sukaldaritza eta teknologia ikasteko aukera izango dute, eta 71 partaide izango dira orotara ikastaroetan. Bigarren multzokoek, berriz, antzerkia, argazkilaritza, tailla, eta zeramikarako trebetasunak landuko dituzte; 45 lagunek izango dute aukera hori.

Ikastaro gehienetan plaza batzuk libre daude oraindik eta izena eman liteke. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Udaleko euskara zerbitzuarekin (688663744 telefono zenbakira deituta edo euskara@deba.eus helbide elektronikora idatzita).