'Gaztelu beltza' abestiaren bideoklip berria kaleratu du Brigade Locok

Berriketan 2022ko eka. 3a, 11:00

Amaiurko batailaren 500. urtemuga aitzaki hartuta, Brigade Loco musika taldeak Gaztelu beltza abestiaren bertsio berria kaleratu du.

Gaztelu beltza abestia 2017an kaleratu bazuten ere, Amaiurko setioaren urteurrenarekin bat eginez, kantaren birmoldaketa berria aurkeztu du Brigade Locok. Taldeak azaldu bezala, abestiak lantzen duen gaiaren kutsu historikoa azpimarratzeko asmoz, Nabarralde fundazioarekin elkarlanean aritu dira oraingoan; abestia birmoldatu egin dute, berriz ere grabatu, eta bideoklipa osatu jendaurrean aurkezteko.

Bideoklipeko irudiak Hodei Izarra eta Aingeru Bidaurretaren eskutik grabatu dira eta grabaketan hainbat boluntariok hartu dute parte. Bertsio berritu honetan, Skabidean taldeko Idoia Tapia abeslariaren kolaborazioa ere izan dute.