Gaur emango zaie hasiera Endoiako Asentzio jaiei

Berriketan 2022ko mai. 26a, 10:45

Bi urteko etenaldiaren ondoren, Asentzioak ospatuko dituzte Endoia auzoan. Lau eguneko egitaraua antolatu dute Itziarko Auzo Udalak, Zestoako Udalak eta Gaztendoia Endoiako Auzo Elkarteak elkarlanean.

Gaur iluntzean hasi eta igandera bitartean, erromeria, bertso afaria, umeentzako jolasak, dantza, herri-kirolak… izango dira aukeran. Hona hemen egunotan izango den egitaraua bere osotasunean:

*Maiatzak 26, osteguna 

-20:00. Meza.

-Ondoren, auzo afaria. 

-Erromeria Manex eta Erkizirekin.

*Maiatzak 27, ostirala

-20:30. Bertso afaria, Mendiluze eta Zubeldia bertsolariekin.

-Erromeria Manex eta Erkizirekin.

*Maiatzak 28, larunbata

-17:30. Umeentzako jolasak.

-Ondoren, txokolatada eta pottokak.

-23:00. Erromeria Ostolaza eta Larrañagarekin.

*Maiatzak 29, igandea

-11:00. Meza.

-12:00. Itziarko dantza taldearen emanaldia.

-Ondoren, Jago Magoaren ikuskizuna.

Guztia Antsorregi eta Larrañaga trikitilariek alaiturik.

-14:00. Auzo bazkaria.

-17:30. Herri-kirolak.

Jokin Basozabal, Jon Aizpuru, Jon Rekondo eta Axen Larrañaga aizkoran.

Burni eta Zubiaurre harri-jasotzean.

-Ondoren, Lopene zezenak eta pottokak.

Guztia Antsorregi eta Larrañaga trikitilariek alaiturik.