Gaur amaitzen da umeei zuzendutako igeriketa ikastaroan izena emateko epea

Berriketan 2022ko eka. 15a, 10:42

Herrian antolatzen diren bestelako udako jardueretan parte hartzeko garaian haurraren igeriketa mailak eragina duela ohartuta antolatu ditu Udalak ikastaro hauek, eta igerian ez dakiten haurrei, urari beldurra diotenei, flotatzeko gaitasunik ez dutenei eta abarri daude zuzenduta.

Ekainaren 20tik 24ra (biak barne) izango da ikastaroa Lubaki Kiroldegian, Zumaian. Joan-etorria trenez egingo da, bi hezitzaileren laguntzarekin, eta haurrak irteera osoan zehar egongo dira hezitzaileen ardurapean. Horretarako, 15:30ean estalitako pasealekuan egon beharko dute umeek, eta Debara 18:45ean itzuliko dira.

Ikastaroa hasiberrientzat izango da (flotaziorik ez, urari beldurra…) eta gehienez ere 20 haurrek hartu ahal izango dute parte. Lehentasuna izango dute LH3 eta LH4ko ikasleek; lekurik geratuko balitz, LH5 eta LH6ra zabalduko litzateke izen-ematea, eta azkenik, LH1 eta LH2ra.

Prezioari dagokionez, 20 euro ordaindu beharko da ikastaroa, baina prestazio hauek jasotzen dituzten herriko familiek ez dute ordaindu beharrik izango: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGD), edo Gizate Larrrialdietarako Laguntza (GLL). Haur horiek lehentasuna izango dute izen-ematean. Turismo bulegoan eman beharko da izena eta gaur da horretarako azkeneko eguna.