Gabonetako argiak, piztuta

Berriketan 2022ko abe. 9a, 11:16

Abenduaren 2an piztu zituzten gabonen bueltan urtero jartzen dituzten argiak Deban. Energia kontsumoa eta kostua murrizte aldera, aurten ez dira gau osoan piztuta mantentzen; iluntzeko 18:00ak aldera piztu, eta 23:00etan itzaltzeko programatuta daude.

Debako Udalak azaldu du 7.000 euro inguruko aurrekontua duela aurtengo gabonetako argiztapenak Deban (beste 2.000 bat eurokoa Itziarren). Lersundi kalean, udaletxearen fatxadan, alde zaharreko sarreretan, Astillero kalean eta Osioko sarreran jarri dituzte argiak.