Eusko Label Binakako txapelketa jokatuko da larunbatean Itziarren

Urtarrilaren 8an, larunbata, arratsaldeko 18:30ean Eusko Label Binakako txapelketa izango da Itziarko Zabalsoro frontoian.
Bi partida izango dira jokatuko direnak: alde batetik Iturzaeta eta Azpeitia, Kortazar eta Eceizaren aurka; eta bestetik, Zelaia eta Lopez, Etxeberria eta Iraetaren aurka.
Horrez gain, 17:30etik aurrera neska txikien pilota-partida izango da.