Euskararen Egunean banatu ziren gaztetxoen literatur lehiaketako sariak

Berriketan 2021ko abe. 6a, 13:21

Mendata institutuak eta Zuhatza elkarteak antolatutako literatur lehiaketari dagozkion sariak Euskararen Nazioarteko Egunean banatu ziren ikastetxean. DBHko ziklo bakoitzean, bi sari nagusi banatu dira; ebook bat jaso dute opari lehenengo saria irabazi dutenek eta Arkatzan erabiltzeko 60 euroko opari txartela bigarren saria lortu dutenek. Sariez gain, hainbat lanek aipamen berezia izan dute aurten eta liburu bana jaso dute opari egileek.

Epaile lanetan Maddi Astigarraga, Amets Carrillo, Igor Larrañaga eta Alazne Txurruka aritu dira. Haien erabakiz, lehen zikloan (DBHko 1. eta 2. maila) Inge Etxaniz gailendu da “Niri begira” izenburuko lanarekin, Nagore Arakistainek jaso du bigarren saria “Desberdina ez da txarragoa izan behar” lanarekin, eta azkenik, aipamen berezia Sara Arrizabalagak eskuratu du “Arrain beltz bat itsaso zuriaren erdian” lanari esker. Bigarren zikloan (DBHko 3. eta 4. maila), berriz, Marina de Anta nagusitu da “Ikusezin” izenburuko lanarekin, Ane Iciarrek jaso du bigarren saria “Ausartu” idazlanarekin eta Saioa Egañak eraman du aipamen berezia “Etena” idazlanari esker.