Euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartzeagatik diru-laguntzak emango ditu Udalak

Berriketan 2021ko urr. 6a, 16:58

Debako Udalak jakinarazi du aurten ere diru-laguntzak banatuko dizkiela euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten herritarrei. Diru-laguntzok langabezian daudenei, jubilatuei edota 18 eta 25 urte artean dituzten ikasleei banatuko zaizkie, betiere Debabe Udal Euskaltegien mankomunitatetik bekarik jaso ez badute.

Urriaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira eskaerak. Informazio gehiagorako, hemen kontsulta daitezke oinarriak.