Euskal Jaiko bazkari herrikoia antolatzeko bilera irekia egingo da gaur, irailak 7

Berriketan 2022ko ira. 7a, 12:01

Datorren irailaren 24an, larunbatean, ospatuko da aurtengo Euskal Jaia. Azken bi urteotan ez bezala, hitzordua ohiko moldera itzuliko da oraingoan eta, hortaz, egunotan helduko zaie prestaketa lanei.

Beste urte batzuetako dinamikari eutsita, Zuhatza elkarteak bazkari herrikoia antolatzeko asmoa du, Kultura Batzordeak prestatuko duen egitarauari bere ekarpena egin nahian. Bazkariaren nondik norakoak (formatua, eredua…) zehaztu, boluntarioen taldea osatu eta lanen banaketa egiteko asmoz, bilera irekia deitu du gaur arratsalderako. Kultur Elkarteko liburutegian izango da batzarra, 18:30ean.