Errotazar udal futbol zelaia urria amaitu aurretik erabilgarri egotea aurreikusten da

Berriketan 2022ko urr. 4a, 09:42
Hasieran aurreikusitakoa baino beranduago amaituko dira abuztuaren 19an hasitako lanak. Merkatuan, garraioan, ekipamenduaren horniketan eta beste esparru batzuetan suertatu diren arazoek eragin dute atzerapena.

Debako Udalak jakitera eman duenez, amaitzear daude udal futbol zelaiko belar artifiziala berritzeko lanak. Argiteria berritzeko ere baliatu dituzte lanak; udalerriko beste hainbat gunetan egiten ari diren moduan, LED motako argiak jarriko dituzte Errotazarren.

Belar artifiziala aldatzeko obra Obras y paviminetos especiales SA enpresari (OPSA) esleitu zitzaion 237.716,04 euroko aurrekontuarekin. Argiteria aldatzeko lanak, aldiz, Tecuni SAU enpresari esleitu zitzaizkion, 99.627,52 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.