Errigoraren udaberriko kanpaina martxan da

Berriketan 2022ko mar. 15a, 10:51

Martxoaren 30era bitartean egongo da abian Errigoraren udaberriko kanpaina. Oraingo honetan, oliba-olio birjina estra (bost litroka), arroza, pasta eta kontserbak (hamabi ontziko sortetan) eskatu ahal izango dira, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Urtero moduan, Euskal Herriko bazter guztietara zabaldu da Errigoraren kanpaina. Elikadura burujabetza sustatu eta Nafarroa hegoaldean, euskara ofiziala ez den zonaldeetan, euskara indartzeko asmoz martxan jartzen den egitasmoa da hau.

Eskaerak martxoaren 30era bitartean burutu ahal izango dira, www.errigora.eus webgunean edo 848 87 12 23 telefonora deituta eta Zuhatza Euskara Elkarteko bazkideek produktuak Deban jasotzeko aukera izango dute, maiatzaren 10ean Aldats pilotalekuan.