Errigorako saskiak bihar jaso ditzakete zuhatzakideek

Berriketan 2021ko aza. 23a, 11:34

Biharko (asteazkena) prest izango dituzte Zuhatza elkarteko bazkideek aurtengo Errigoraren kanpainan erosi dituzten saskiak. Elkarteko bulegoan (Ifar kalean) jaso beharko dituzte eskaerak, 9:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Bertaratzeko arazorik izanez gero, 943 19 13 83 edo 688 840 308 zenbakietara deitu dezakete. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka lemapean, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuez osatutako saskiak banatuko dira, eta bertako euskalgintzari ekarpen ekonomikoa (saskien balioaren % 25) egingo zaio.