Errege Kabalgata antolatzeko laguntza eskatu dute antolatzaileek

Aurreko urteetan bezala, Errege Kabalgataren antolatzaileek laguntza eskatu dute urtarrilaren 5ean kabalgata aurrera atera ahal izateko.
Hainbat zereginetarako eskatu dute laguntza. Izan ere kabalgataren aurretik apaintze-lanak egin behar izaten dira. Horregatik, apainketa-lanetan aritu nahi dutenek 15:00etan gerturatu beharko dute Osiora; paje-lanetan aritu nahi dutenek, berriz, 17:00etatik 21:00etara jardun beharko dute kabalgata laguntzen.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute abenduaren 30a baino lehen helbide honetan: erregekabalgatadeba@gmail.com.