Erabilgarri daude hondartzako aldagelak

Berriketan 2023ko ekainaren 27a

Udal iturriek emandako informazioaren arabera, erabilgarri dago larunbatetik (ekainak 24) Debako Santiago hondartzako aldagela zerbitzua. Bertan, ohi modura, harrerako zerbitzua eskainiko da, baita aldagelen eta armairuen kudeaketa eta kontrola ere.

Hondartzako ordutegian emango dute zerbitzua. Honakoan:

  • Ekainean eta irailean: 11:00etatik 19:00etara.
  • Uztailean eta abuztuan: 11:00etatik 20:00etara.

HONEKIN LOTUTA: Abian da hondartza denboraldia